miércoles, 2 de junio de 2010

AZKEN HAUSNARKETA

Ikasgai honetan, orokorrean nahiko aglduta ibili gara. Orain atzera begiratuta, zentzua hartzen diogu egindako lanari, baina, egin bitartean nahiko galduta ibili gara.

Gelan gai honen inguruko jakintza maila ezberdinak daudelako agian, baina, faltan bota ditugu azalpen teorikoak. Egia esan, eskatutakoan arazorik gabe jaso dugu laguntza, baita nahi bezainbeste azalpen ere. Baina, egoera honek sortu digun sentsazioa galduta egotearena izan da.

Hala ere, iruditzen zaigu, ikasgaian asko ikasi dugula eta lana modu autonomoan egiteko metodologia honek, gure ikaskuntzan lagundu duela. Emaitza lanetan dago: ikastetxeen arteko konparaketan, egunkari digitalean eta egunkarirako egindako artikuluetan,…

Taldean ongi konpondu gara, eta beraz, orokorrean balorazio positiboa egiten dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario